Aurora
Eņaut Etxamendi

Maiatz, Uhargi 3, 1985eko urria

 

                        Tragikoaren errangura dagoeno,

                        itxaroa badago. Tragikoa ezin da garhaitu,

                        bere galketen goitik bizitzen da.

Jaroslav Seifert

(Literaturako Nobel Saria 1984
Stockholmeko mintzaldian)

 

 

 

HI ENE SORTZAIÑARI

 

        Hameka gau johakirik bazizkinadian hunen idazterat ezin lehiatuz nindagola. Esku ezkerra kopetan eta ukarai eskuiña izotzean. Nolako tinduz tindatuko nituen hitzak alhapide goretarat igor aintzin, ala oletarat ez ginen behar engoitik johaki?

        Hire elurrezko espartina erhiaren gaiñean haidan finkatu brixtez, eta malko gorri bat zitzadinan erori bethegitik hortxet.

        Engoitik Hire Iturrietan, goiz-behakoetan, ikusten dinat bethi Hik eni egin zauria betondoetan.

        Jendeak han dabiltzalarik urketa goizaldean, banihoan bidez-bide lasterka, ortzondoan Hire zirrista nahiz atzeman, gogoko doñu berriak saarri Hire haurreri beharrez eman. Eta ura badihoan ahots gabeko ur ixilen errekan.

        Zubi horrek nolako harrurku ederrak! Bai ta erdiko urkua zein gora! gaiñetik dohan harri-bidea zein gogor malkarra!

        Hire begi beteinaren dirdira ximixtan goiztirirako ihintz zilharazkalen dolda! Iraganki hintzan liliaren hatsez, ene bethegalak loaren xederetarik ezin eskapiz ari zirazdiala. Eta ideki nitueneko, johana hintzan ihes, Hire hibiaren farrastez ikaran zeraiztala oraino betespalak amentsez.

        Ene Sortzaiña! Ezpaiñak bilhurri dazkidan Hire kumako urre-piruaz, eta juan hiz... Juan potxa xurien herrialdez gaindi. Otxabagiko hegoa doñu dolamenez ibilki den oihanetan barna, morroiña loratzen den lurretan harat.

        Urrezko lastontzian Hire arpegia loakartzean oho-hegaletan daukanala oraino ola-lekuen egunazko irria, ezpaiñak uhargi gorri... ene gogoko arribean hire hurratsak odolez izerdi.

 

 

Aurora
Eņaut Etxamendi

Maiatz, Uhargi 3, 1985eko urria