Joxe Azurmendiren Txiki eta Otaegi poema 1976ko Zabal aldizkarian

1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi .
Joxe Azurmendi idazleak 1976an, Zabal aldizkarian Txiki eta Otaegi izeneko poema plazaratu zuen, berak idatzitako beste zenbait poemarekin batera.
Zabal aldizkaria Baionan
Zabal aldizkarian argitaratutako 5 poema ekarri ditugu gogora, duela 50 urte frankismoak fusilatutako Txiki eta Otaegi gogoan.
Zabal, Paulo Iztueta eta Jokin Apalategik Baionan sortutako aldizkaria izan zen; 1974ko abuztuan Pannecau karrikan irekitako izen bereko liburudendan, hain zuzen ere.
Zarautz eta Azpeitian omenaldiak
Txiki eta Otaegi omentzeko, egunotan gainera, irakurraldi poetikoak eta herri omenaldi izango dira Zarautzen eta Azpeitian, bi herriotako sortzaileen eskutik. Emanaldi ibiltaria izango da irailaren 28koa (igandea) Zarautzen, eta Soreasu antzokian egingo dute urriaren 12an (igandea) Azpeitian.


