Begoña Bilbaok isuritako letrak
20 urte bete dira maiatzaren 9an Begoña Bilbao idazle, musikagile eta euskalaria hil zela. 70 eta 80etan euskaltzale militantea, euskara teknikari eta AEK-ko euskaltegien sortzaileetakoa, haren bizitza eta lanaz liburuxka atera zuen Bidegileak bildumak. Kantuak ez ezik ipuinak idatzi zituen, zenbait lehiaketatan saria jaso izan dutenak. Haietako bat, Irun Hiria saria jasotako Isuritako ura ez da batzen, dakarkigu haren heriotzaren urteurrenean. Munduaren jirak zer diren, eleberri bakarra idatzi zuen, Gazako ospitale batean komatik atera den emakume bat duena protagonista: Palestina, zure mina (Elkar, 2004).