Ots 15 12

Pariserako autopistan

Buxadura itzela Parisera bidean igande arratsaldez. Abiada geldoan ipini behar autoa, gero gelditu, alde bakoitzean sei kotxe ilara, eta berriro martxan jarri orduko berehala gelditu. Eguzki galdatan denak, hainbat kilometrotan. Inork ez du zalantzarik, istripu larriren bat gertatu da han inguruan. Eta itxuraz, oso luze joko du arazoak. Julio Cortazarren ipuin ezagunenetako bat duzu Hegoaldeko autopista, Todos los fuegos el fuego (1966) liburuko lehendabizikoa, Gerardo Markuletak 1994an itzulia Erein argitaletxeko Milabidai bildumarako. Bideo honetan kontakizunari buruzko xehetasun labur batzuk entzun ditzakezu Julio Cortazar beraren ahotik.

Agenda

Efemerideak

Kritikak