Abu 11 22

Gabriel Aresti: arnoa koka-kola batekin

Antzarrak kuadrillari omenaldia egingo diote Getxon, Algortako Portu Zaharreko jaietan kalimotxoa sortu zutelako 1972ko abuztuan. Hamarkada bat lehenago, 1961ean Gabriel Arestik idatzi zuen: Nire laguna zen / nire lagun maitea. / Egiten genuen goizaldean musean: / zortzi errege zeuden ta zortzi bateko. // Jokatzen genuen txorizo frijitua eta arno beltza koka-kola batekin, / kai aldeko taberna euskaldun batean. Egan aldizkarian argitaratu zuen Zuzenbide debekatua poema bilduma, eta JanJan motzaren erak izeneko pieza ikaragarrian ageri da (hau da: JanJan, FranFran, Francisco Franco). Poeman aipatzen duen laguna Javier Batarrita zen, 1961eko martxoan Espainiako Poliziak Bilboko Boluetan metrailetaz hil zuena: bederatzi bala zulo buruan eta berrogei soinean. Kalimotxoaren asmatzea omentzea aitzakia ederra iruditu zaigu Arestiren poema bikain hau akordura ekartzeko.

Agenda

Efemerideak

Kritikak