Zuzenbide debekatua
a) Ekarrera
Orduan jaditsi ziren hara nafarrak, gurutz gorria ta bihotza berriz beltza. Debartzete zetortzan jainkos onarekin.
Haiekin zetortzan: Etiopianoak, Ligurietako zesar atorra beltzak, ta Atila berriaren barbaro krudelak.
Egia da ezen mozarabearekin firmatu zutela tratua, ekartearren bakearen errege bat arbitratzera.
Eznuen ikusi inundik erregerik. Esaten zidaten errege zela ona, hala nola ezpalitz gizon bat hur ere.
Orduan gudua, nola zen presentatu? Karrikako galtzak erregearen kontra. Bikarioen kontra merkatuko gonak.
Biek daduzkate jainkosaren baimenak, zeru haltuaren potereak harturik, eramateko gizon-gaien gobernua.
Esan zuten behin Gaztela zaharrean, gorrotatzen dugun eremu meharrean, alkate hoberena erregea dela.
Oraintxe dirudi, gure zoritxarrean, gure bekatuen penitentzi-karrean, errege hoberena alkatea dela.
* * *
Nire laguna zen, nire lagun maitea. Egiten genuen goizaldean musean: Zortzi errege zeuden ta zortzi bateko.
Jokatzen genuen txoriso frijitua eta arno beltza koka-kola batekin, kai-aldeko taberna euskaldun batean.
Eta trankil bizi izaten zen etxean. estudiatzera zoan akademira: Zubi-injineroa izan nahi zuen.
Euskaldun dantzari zaletasun haundia edukitzen zien gure mutil azkarrak, aurreskularirikan hoberena baitzen.
Etorri ziraden gauontzak deiadarrez, euskal dantzan zuten aurkitu bekatua, kondenatu zituzten aurreskulariak.
Zilibitua zen infernuko soinua, atabalak berriz deabruen barrea, joareak betiko kondenazioa.
Hola gobernatu zuten gure herria: Potroak ebaki baitzizkidaten gero, aperajatu zuten gernika ta sion.
Honela baitabil bakarrikan zerria, zuzenak maitatu behar diren ezkero, haren ama-putari kaka egin nion.
* * *
Alaba bat zuen gure Janjan zikinak. Honi ere Miren zeritzaion Jainkoak, ezagutu ditudan andre guztiak, ta
ezagutu nauen andre orok bezala. Eta elkarrekin paseatzen baziren, Erriboleto eta Gilda ziruditen.
Eta neska hura nire atzean zoan, etzekielako zer den gizon iren bat, esposatzea zidan eskatu milatan.
Baina nola naizen gizon oso tristea, eztaukadalako zergatikan esposa, haren eskaerari uko egin nien.
Behar bada hori izan zitzaidan kausa zergatika nire zuzenak ukaturik, birritan sartu nauten gartzela honetan.
Benetan izan da mendekantza zikina: “Nirekin edo-ta inorekin bestela. Eztuzu laketikan inoiz gozatuko”.
Baina nola naizen oso gizon alaia, nolaz eztakidan nola naizen inola, nolatan buru gabe nabilen munduan,
kupida gaberik beti tratatu nauen ihardukiera ohore-gabe horrek, eztit niri batere axolarik ukan.
* * *
Eta jarri ginen mahai luze batera. Musean eztaki: Hau agirian dago, zerren nire atzean paratu diraden
biak, Beldubai ta Goizparrai lagun biak. Ikusi nituen haien asmoak. Eta jokatu nuen, kartak ikusi gaberik.
Guztiz probable zen modu honetan ezen gure mus-partida galduko nukeela, hau ezpaitzen metodo mesedegarria.
Baina... Ze arraio! Aleginak eginen nituen itsurik, zerren hobea baita edonola bizia, inolaz ez baino.
Hau baitzen tratua, harekin firmaturik eduki nuena, musean egiteko judizio batean egin behar zena.
Honelaz egiten da hemen justizia. Zergatik duzue nahi, gizon doilorrak, orain egin dezadan deklarazioa?
Zergatik kaiolan nerau sartu nauzue? Hemendik entzuten dut oro, baina niri eztidazue entzuten minez zer diodan.
Jerusalenen da bigarrenez eginen eguzki-itzaltzea ta lur-ikara latza, eztituzuenean eskuak garbitzen.
Zuzenbide debekatua |