Zuzenbide debekatua
c) Betiera
Orduan etziren allegatu nafarrak. Hurbildu zitzaien Janjan arlote hori erreinuaren lege zaharrak kentzera.
Dohatsu litzake izanen Nafarroa harmatuko balitz del monte che la fascia, Bizkaiarekin balitz adiskidetuko.
Orduan Gaztelak eta Franko-herriak, Aragoi-herriak eta Mauritaniak, ezlukete Iruņean parterik ukanen.
Defendi dezagun arreba nagusia, Espaini guztien prima lehen gusia, primutasun hortatik deseretatua.
Eta egun batez Sion berri batera heltzen bagara gu, gezurrezko juduok, jainkorik eztaukagun populu triste hau,
Iruņeko plaza ederrenean dute gaz-ganbaraxka bat altzatuko desgoiza mila kristo dotore progromatzeko han.
Orain Janjan eta Adolfo ta Pilato damutuko dira, Bartok eta Picasso egun batean egin ziren bezalaxe.
Erderaz diote: “Me digo, me desdigo”. Gurutz gamada bat daramagu sorbaldan, gure leinuz lotsaren ezagugarria.
* * *
Nire laguna zen, nire lagun maitea; bizikleteroa, denon adiskidea, ideolojietan etzen inoiz sartu.
Bakea bizi zen mundu guztiarekin, gorriekin eta berde eta zuriekin. Orok estimazio haundia zioten.
Iluntze batean zetorren Bituritik automobilean. Bihotzean zekarren andrea laztantzeko gurari bizia.
Oraindik eztiot entzun inoiz inori, bekatua dela, edo bidegabea, esposari senarrak mosua liola.
Ezpainetan zuen tango baten soinua, polizia batek gelditzeko haltua mitralleta batekin eman zionean.
Dokumentazio identikaria eskatu zioten: Atera zuenean, ezpainetan ziarto isildu zitzaion
haren tangoaren musika dotorea. Egia da ezen herri-gobernariak dolatu ziren haren heriotzarekin.
Bain egiagoa ezen haren emazte gajoak etzuen inoiz aurrerantzean senar maitalearen musurikan hartu.
Ibilten ginaden goizaldean besotik, asmoa gendukan gure ilargi eztizkoa Oņatiko Arantzatzun eder pasatzeko.
Eta noizean bein gindoan Begoņara, bertako Amari esateko kantari, berdinak diradela Birjina guztiak.
Egun batean gu joan ginen mendira. Haren ama ere zetorren gurekila: hura zen azken egun maitatu nuena.
Enteratu nintzen haren leinuarekin, Nor zen haren aita. Kolorerik odolak niretzat bat bakarra. Ongi dakizue.
Gaziki egin nuen. Aitortu behar diot. Bainan berriz ere banenduka parada, berriz ere eginen nioke nik uko.
Zerren hain baitago penaturik herria, ezen nahiago dudan nik ohorea nire benturarikan hoberena baino.
* * *
Lau erregerekin. Ezta eskubidea. Ezta zuzenbidea. Eskua. Ta galdu.
Zuzenbide debekatua |