Urt 25 22

Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena kontatu digu Miren Agur Meabek

Emakumeei eta fikzioari buruz jarduteko eskaera bati jarraiki idatzi zuen Virginia Woolfek Gela bat norberarena saiakera. Emakumeen genero-rolak aztertu zituen bertan, idazleak, sortzaileak eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Antzeko eskaera egin zioten Hea kultur elkartekoek Miren Agur Meaberi. Eta aurreko larunbatean, eta idazleak Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena hitzaldia prestatu zuen, beren beregi. Zaldiarri bilduman argitaratu dute antolatzaileek, eta gaur Virginia Woolf idazlea omentzeko xedez, osorik dakargu sarera.

140 urte Virginia Woolf jaio zela

Urtarrilaren 25ean 140 urte bete dira Virginia Woolf jaio zela, eta parada egokia da liburu horixe, Gela bat norberarena, gogora ekartzeko, Maria Colerak itzulpena egin eta Consonnik argitara emana, eta baita Woolfen euskarazko beste hiru lan ere, denak osorik irakur daitezkeenak: Dalloway anderea (Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratua, edo! argitaletxea, 2014), Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea (Ana I. Moralesek euskaratua, edo!, 2014) eta Farorantz (Anton Garikanok euskaratua, Ibaizabal, 1993).

Agenda

Efemerideak

Kritikak