Urt 05 21

Friedrich Dürrenmatt idazlearen mendeurrena

Friedrich Dürrenmatt idazle alemana Suitzan jaio zen 1921eko urtarrilaren 5ean. Bere antzerki-lanek egin zuten ezagun, eta izaera existentzialistako bere polizi-eleberriek. Justizia, errua, heriotza, behin eta berriro bere lanetan ageri diren gaiak dira. Euskarara Antonio M. Labaienek ekarri zuen lehenbiziko, 1963an, Egan aldizkarian argitaratu zuen Gizona eta Kidea antzezlan laburrarekin. 1992an Ereinek argitaratu zuen, Bartleby bilduman, Matxura narrazioa, Xabier Mendigurenek euskaratua, Andres Urrutiaren hitzaurrea duena. 1999an, Labayru institutuak euskaratu zuen Hizketaldia gauez antzezlan laburra Zubizabal aldizkarirako. 2018an Literatura Unibertsala bilduman Epailea eta haren borreroa argitaratu zuten Erein eta Igela argitaletxeek, Idoia Santamariak euskarari ekarria.

Agenda

Efemerideak

Kritikak