Urr 30 20

Klaudio Sagarzazu Satarkaren poesia

Sagartzazu’tar Kauldik izenpetu zuen Txinpartak poema liburua 1922an, Satarkak izenpetu zuen gai eta estilo bereko Intza Begietan 1957an. Bildumatxo honi Manuel Lekuonak egin zion sarreran irakur genezake ezizen hori “lotsatitasunez” sortua dela edo datekeela, baina Klaudio Sagarzazu adiskidearen poemak ez direla lotsa emangarri. Hagitz polita da Lekuona zaharraren sarrera labur hauxe, eredugarria ere bai eskaera estugarri bati zelan egin ihes ikasteko. Malkoa eta eztia, txoriñoak eta liliak, ama hilaren doluzko deitore lazgarriak… Poesiakeria izan ohi da poesiaren gaitzik handiena. Olerkarien hanpaduratik urrun eta Otañok eta Iraolak urratu zuten bertsogintza hausnartu eta estilo gozoko hartara ezin iritsirik, Sagarzazuren obrak argiki derakus Barbier, Beccas eta Ithurralderen herrikoitasun kultuaren kalitatea Iparraldean eta Emeterio Arreseren ahalegin bakan bezain ederra poesia zibil bat eraikitzen Hegoaldean. 1950ean sortu zen Euzko Gogoa aldizkaria. Otsalar, Mirande, Aresti… poesiaren beste kontzeptu batzuk hasiak ziren umotzen 1957rako. Satarka jaio zela urriaren 30ean 125 urte bete diren honetan, irakurgai dituzu haren bi poema liburuok.

Agenda

Efemerideak

Kritikak