ABERRI MAITEA:
Seme on gutxi dauzkatzu, Ama, eta gutxi habek zure magal gozoan alkar lagunduz bizi behar luketenak... guda legausle bat hasi dute... Alkar jotzen dabiltz... Anitz maite zaituztela diote guztiek... bainan zuk burruka honegatik zein pozez dagon arerioa ikusten dezu eta negarrez zaude...
Baita ni ere, Ama, negarrez naukazu gertaera horrekin, eta zure magal gozora natorkizu eskeintzera olerki txiro habekin batera nere bihotz samindua...
ANAIAK!!
Ahaztu, barkatu bihotz-bihotzez alkarren hasarre hoiek, eta goazen guztiok inor gelditu gabe atzean negarrez daukagun Ama Euskadiren magal gozora bere berotasunean besarka baten beti-betiko alkartu eta bere onerako lan egitera.
Egilea
|