Txinpartak
Klaudio Sagarzazu

Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922

 

 

ILARGI GAUA

 

Gau ederra da eta inon

ez da hodeirik ageri.

Ipar haize txit biguna

baitabil biz... biz... eginaz

pixka bat hoztutzen leku

guztietan diran gauzak.

Ortze biribil ederra

urdin-urdina dago bai

eta dana izar politez

estaldurik arkitzen da.

Guztien artean denen

agintari ta nagusi

baitago ilargi betea

guztiz apala ta argia.

Txit urrutitik sarritan

dator itsaso gogor ta

izugarrien mur-murra.

 

Txinpartak
Klaudio Sagarzazu

Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922