Baitakit hemen behean, herrian
Gaur ez dedala zorunik
Beti nahigabez ta neke pean
Ez det inondik pozarik
Ez det inondik pozarik!
Mendi-mendian neretzat dago
Zorioneko gentz ona...
Han goian ez det izaten hemen
Beheko bizitz hain iluna
Beheko bizitz hain iluna!
Pozik joango nintzake orain
Bertan han goiko mendira
Ai!, bainan hemen herrian dago
Amatxo nere begira
Amatxo nere begira!
Ama maiteak min duela-ta
Gaur arkitzen naiz herrian
Euskadi gaixo dagon artean
Ni ezin bizi mendian
Ni ezin bizi mendian!
Hemen ez ditut inoiz ikusten
Txoriak sasi gainean
Hemen txoriak, ai!, beti dagoz
Negarrez kaiol barruan.
Negarrez kaiol barruan!
Hemen euskeraz mintzatzen naiz-ta
Par egiten dit osteak
Han goian oihu egin nik eta
Erantzuten dit mendiak
Erantzuten dit mendiak.
Hemen ez naute inoiz maitatzen
Usotxo polit txuriak...
Mendian berriz eginaz be... be...
Agurtzen naute ardiak
Agurtzen naute ardiak.
Hemen itunki arkitutzen naiz
Lagun ta aiskide artean
Alai ta pozez bizitzen naiz, bai
Bakar-bakarrik mendian
Bakar-bakarrik mendian.
Anai maiteak lagundu behar
Nauzute Ama jasotzen
Euskal-Herria jarri dezagun
Alai ta pozez zoratzen
Alai ta pozez zoratzen.
Orduan ezer egitekorik
Ez dedanean herrian
Joango naiz bai goiko mendira
Bizitzera gentz onean
Bizitzera gentz onean...
|