Orduz geroz maiz egiten dut nigar
Hain eder zen, hain erne, hain azkar!
Etzuen ez mendietan parerik
Urrundu da... nik ez dut berririk.
Gibet
Oroitzen zera ene txorino
Arrats hartako
Orduaz?
Oroitzen zera zuk gogoz eman
Nahi etzenidan
Musuaz?
Ai, bainan gero...! Zure barruan
Piztu zan sutzar
Beroa
Eta bat-baten eman zenidan
Maitasunez pa
Gozoa...
Udaberriko lili ederrak
Ihartzen dira
Neguan
Lili gaixoak bezela zure
Maitasuna hil zan
Orduan.
Udazkenean enada joan
Zan nere etxeko
Kabitik
Bera etorri da berriz bainan...
Zu, maiteņo, ez
Oraindik.
Bai dakit nik, bai, pozik etorri
Gura dezula
Nigana
Joango banintz lehendabizi ni
Apal samurki
Zugana.
Ezin joan ni ezerengatik
Zinez zapuztu
Hargana
Ahaztu nazazu beti-betiko...
Hori izango da
Onena!
|