Txinpartak
Klaudio Sagarzazu

Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922

 

 

ENADAREN AGURRA

 

Nere bihotzak

ez dauka urruti

juteko gogo

            haundirik

bainan Euskadi

Ama lagata

jun behar minez

            beterik.

 

Hemen jaio naiz

mendi etxeko

gela zahar eder

            batean

amatxok egin

zuen kabitxo

biribil gozo

             maitean.

 

Ezin nezake

nik inoiz ahaztu

jaiotako lur

             nerea

neretzat beti

delako leku

edertsu ezin

           hobea.

 

Uda ederra

laister jun da ta

orain badator

           negua

beragatik nik

alde egin behar

utzirik minez

            usua.

 

Ni jaiotako

mendi etxeko

mutiko samur

           argia

arren inoiz ez

puskatu gela

zaharreko kabi

           maitia.

 

Agur Euskadi

nere Aberri

agur zelai ta

           basoak

hurrengo urte

arte, agur bai

anai samur on

           euskoak.

 

Txinpartak
Klaudio Sagarzazu

Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922