Eguzkiaren argitasunak
Ortzetik zabal jatxirik
Lurreko gauzak oro jartzen dauz
Osasunagaz jantzirik
Eguzkiaren argia bage
Ezer eztaun lez bizirik
Gure euskera zahar maite barik be
Ezta euskotar herririk.
Enbeita’tar Kepa
Nere hizkera zahar eder samurra
Maitatutzen det
Gogotik
Horregatikan beti-betiro
Idatzitzen det
Poz-pozik.
Ene amatxok haurtxo nintzala
Euskeraz zidan
Hitz egin
Nere laztana, izar argia...
Lo egin, lo-lo
Nerekin.
Nere amaren hitz samur haiek
Gaur maite ditut
Gehiago
Barru-barruan sartuak ditut...
Nik ezin ahaztu
Eundaino.
Bainan euskeraz idazten badet
Hau hori hura
Dala-ta
Norbaitek laister esaten baitit
Astia galtzen
Dedala.
Gure hizkuntz ona maite degunok
Astia galtzen
Badegu
Euskera zaharra maite ez dutenak
Zer eiten dute,
Goraldu?
Ez dute deusik inoiz goraltzen,
Jokoan txindi
Maiz galdu...
Gau ta egunez berak egiten
Dute astia
Hondatu.
Txinpartak Klaudio Sagarzazu
Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922
|