Baroja'tar Pio edestizundari ospetsuari.
Udaberriko
Arratsaldea...
Arratsalde on alai argia
Euzki ederrak
Bere izpiakin
Urrezten baitu lur hau guztia.
Hodeirik ez da
Inon ageri...
Urdin ta garbi baitago ortzea.
Guztiz ederra
Ta alaia da, bai
Udaberriko arratsaldea!
Jauregi eder
Bat ikusten da
Mendi bikain batzuen ondoan
Uso zuria
Bezelakoa
Zelai zabal berdinen grainean.
Itzea izena
Du jauregiak
Eta beraren atze aldean
Baratza bat da
Usaidun lili
Txit politak ditula inguruan.
Baratz horretan
Arkitzen dira
Pinpilinpauxak eta erleak
Baita be pozik
Bizitzen dira
Bertan txori kutun maitaleak.
Harizti eder
Haundi batean
Kuku ona abesten dago ku-ku...
Eta Itzeako
Baratzan txori
Samurrak diote txotxi, Pio..
Jauregi eder
Antzinakoan
Gizon txit jakintsu bat bizi da.
Bidasoako
Txapelaundia
Edeztizundari ezaguna.
Udaberriko
Arratsaldean
Berako hurira naiz etorri
Ta leku alai
Hau ikusirik
Agur dagiot gaur Barojari.
|