Bi ume gaixo
Etorri dira gaur isil nere
Etxera
Zikin-zikinak
Etorri dira negarrez neri
Deitzera.
Bi ume, horren
Gaixo ikusirik, nere bihotza
Mugi da
Aurpegitxoak
Zituzten zuri, hotzez zegozen
Dardarka.
Gogoz galdetu
Diot beudeki esateko zer
Nahi duten
Eta erantzun
Didate Ogi pixka bat behar
Lehenbailehen.
Errukiturik
Eman diotet neukan jakitxo
Pizarra:
Izan ere, ai!
Gaixo haiek bazuten zerbaiten
Beharra.
Zuek, aberats
Latzak: zeinentzat, noizko dezute
Txindia?
Ez izan bihotz
Gabeak...! Piztu, alaitu txiro
Maitea...!
|