Txinpartak
Klaudio Sagarzazu
Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922
HAURTXOA SEHASKAN
Haurtxo polita
Sehaskan dago
Zapi zuritan
Txit bero...
Amonak dio:
Ene potxolo
Arren egin ba
Lo lo lo...
Dlin-dlan, dlin-dlan...
Ai bihotzeko?
Maite kutuna
Begi argien
Zoruna
Ez da ludian
Inor ere nik
Bainon gehigo nahi
Zaitunik.
Dlin-dlan, dlin-dlan...
Gotzontxu eder
Zoragarriak
Hegan dabiltza
Gainean
Irribarreka
Laztan ta agurka
Laguntza egin
Nahiean.
Dlin-dlan, dlin-dlan...
Txakur haundia
Etorriko da
Zuk ez badezu
Eiten lo.
Horregatik ba
Ene potxolo!
Egin aguro
Lo lo lo...
Dlin-dlan, dlin-dlan...
|
Txinpartak
Klaudio Sagarzazu
Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922