Egun batean bildurgarrizko
Oihu haundi bat zan entzun
Aleman txarrak Prantziko lurran
Sartu zirala edonun
Sartu zirala edonun...
Eskualdunak izaki bainan...
Jun egin behar gudara
Agur betiko ama maitea
Baguaz txit urrutira
Baguaz txit urrutira...
Gudara junda beti burrukan
Aleman indartsuekin
Bainan etsaiak ezin behinere
Nahi zunik egin gurekin
Nahi zunik egin gurekin...
Bost urte gudan igaro eta
Burrukan genun ikasi:
Aleman txarrak azkenik gero
Laister jun ziran ihesi
Laister jun ziran ihesi...
Euskal Herrira etorri ginan
Alaitasunez beterik
Ama maitea laztandutzera
Gogo ta bihotz guztitik
Gogo ta bihotz guztitik...
Orain pakea degula-eta
Lan egin behar gogotik
Lehengo baserri zelai gaixoak
Edertu ditzagun gaurtik
Edertu ditzagun gaurtik...
Gudan arkitu geran artean
Herria zaigu txit ahuldu
Euskal semeak denak batean
Berriz jaso behar degu
Berriz jaso behar degu...
Mintza gaitezen beti euskeraz
Anai aiskide lagunak
Maitatuz alkar lan egin gogoz
Aurrera eskualdunak!
Aurrera eskualdunak!
Bidasoz andikako Yoldi'ko euskal jaietan saritutako olerkia.
|