Hostoz ta lorez jantzi dira zuhaitzak...
Zuri-zuri dagoz zelai ta baratzak...
Elurra bezela
Agertzen dirala...
Huri baserriak daude aberatsak
Edertasun alaiez bete-beteak
Lorien usai gozoz ase-aseak.
Edertasun atsegin hau ikusirik
Txoriak ezin dira egon isilik
Eta zorionez
Atsegintasunez
Egun guztian bai dabiltza poz-pozik
Abestuaz abesti samur, politak
Alaitzen zuhaizti, baserri, zelaiak.
Mendiko ote arantzadunak utzita
Arkumetxo gaixoak bera jatsita
Zelaietan daudez
Belar ona janez
Eguzki edertsua hartuaz be-beka
Zoriontasunez ta pozez beterik
Negu txarren hotz gogorrik ez dutelik.
Zuhaizti, mendi, zelai, huri, baserri
Guztiak arkitzen dira alaitsu ta argi
Ekaizterik gabe
Eguzkian jabe
Ipar haize ederra izanikan gidari...
Nunahiko bazterrak dirade ikusgarri
Ez dago zalantzik hau da ba Udaberri.
1918’garren urtean Donosti'ko Euskal indar neurtzetan
lendabiziko mallan saritua.
|