Txinpartak
Klaudio Sagarzazu
Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922
UDAZKENA
Hostoak erortzen hasi
dira zuhaitzetatik...
Lore gaixoak dihoaz
gelditzen iharturik...
Nahigabez ezin etsirik
Baitagozte txoriak
apal ta nagi abesten
abesti itungarriak.
Ortzea estaltzen dute
hodei beltz itsusiak...
Tsi... dar-dar... diote tximist
ozantz bildurgarriak...
Laisterka irtendu da indardun
haize guztiz haundia...
Berehala hasten du euri
jasa ikaragarria.
Euzkia gordea arkitzen
da hodeien tartean...
Baserri, huri, mendiak
baitagoz ilunpean...
Alaka dabil ardia
udan alai zegona.
Ekaitz txit gogorra dago...
gainean da Udazkena.
|
Txinpartak
Klaudio Sagarzazu
Loyola'tar Eneko Deunaren Irarkola, 1922