Bidasoz andikako anai maitiei.
Agur, zueki, Laburdi eta
Zuberoako euskoak
Zuentzat izan ditezen gaurko
Nere hitz neurtu ta gozoak
Nere hitz neurtu ta gozoak...
Leku alaian jaio zinaten
Bidasoz beste aldean
Euskoak zaizte beti, nahiz bizi
Etsai gaiztoen mendean
Etsai gaiztoen mendean...
Zuek eta guk egizko Ama
Eder bakarra daukagu
Gogo guztitik bihotz-bihotzez
Behar deguna maitatu
Behar deguna maitatu...
Anai maiteak, batu gaitezen
Euskoak geran aldetik
Aberri Ama jarri dezagun
Beste guztien gainetik
Beste guztien gainetik...
Bihotz gabeko etsaiei behar
Diogu adierazi
Gure lurrean ez degula nahi
Estutasunez gaur bizi
Estutasunez gaur bizi...
|