Abe 27 16

Santu Casanova korsikarra

80 urte bete dira abenduaren 27an Santu Casanova, korsikera idatziaren aita, hil zela. Frantziak 1769an inbaditu zuenetik, frantsesteak zekarren akulturazioari aurre egitearren, Italia aldera begira jarria zen Korsika. Hurbiltze honek bazuen arriskurik kulturan hala ere, italieraren dialektotzat baitzeukaten intelektual eta politiko italiar askok korsikera. Horretatik Europako konstituziorik aurreratuena izan zuen nazio txikia probintzia bihurtzera, pauso erraza zen. Santu Casanovak ordea, Italiazale izateari utzi gabe — Mussoliniren garaian italiarregia ere izan zela esan genezake—, hizkuntza bereiz eta berezkoa zuela Korsikak frogatu zuen praktikan: ortografia bat egokitu zion, eta idatzi egin zuen: poemak, ipuinak, artikuluak. A Tramuntanella, Fresca e Zitella aldizkaria argitaratu zuen 1889an, A tramuntana, Fresca e Sana bihurtuko zena 1896an. Bertan hasi zen idazten hainbat idazle gazte. Korsikera hutsean ateratako lehen aldizkari honek 1914 arte iraun zuen, eta luzeago iraungo zuen gerra sortu izan ez balute: aldizkaria politikoa eta satirikoa zen, inmorala eta antiabertzalea zatekeen Frantziako buruzagientzat. Primavera Corsa (1927), narrazio laburrak, eta Fiori di Cirnu (1930), poemak dira Casanovaren bildumarik ezagunenak. Azken honetako Negua Korsikan (L’Invernu in Corsica) eskaintzen dizuegu korsikar handi honen omenez.

Agenda

Efemerideak

Kritikak