Aza
15
07
Bideoa eta poemak,
Salvador Puig Antich gogoan
Salvador Puig Antich 25 urteko anarkista kataluniarra garrotez exekutatu zuten 1974ko martxoaren 2an. Heriotza krudel hura gogoan, Erramun Landak Harresi ostean pareta izeneko grabatu erakusketa egin du Bartzelonako MX Espai galerian 2007ko urrian, Koldo Izagirrek propio idatzitako hamar poemez edertua. Landak lanerako asmatutako zirriborroez eta Izagirreren ahotsaz baliaturik sortu du bideo hau Nora Ancarola artistak. Izagirreren poemen audioak banaka ere badituzu jarraian:
- Ehun itzal
- Model
- Ez daukat beste erantzunik
- Gauzak
- Gorroto
- Inor ez
- L’estaca
- Oriol Soleren pleinua
Aurizberriko mendietan
bi urte beranduago - Ornoduna
- Tuluso
2010k2010 apirilak 14, 16:45
[…] Pamiela argitaletxeak Lewis Carrollen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian eta Ispiluan barrena Manu Lopez Gaseniren itzulpenez argitaratu zituenean (1989-1990), Erramun Landaren azal liluragarri birekin agertu ziren; kutxa artistiko bat zen sortzez, collage paregabeekin. Erramun Landak harreman estua izan du beti literaturarekin. Hemen eskaintzen dizkizugu, beste bi adibide. Lehendabizikoa, Xabier Iñarrairaegik eta Karlos Erizek 2005ean egindako bideozko erreportaje bat: Denbora ez da distantzia erakusketakoa, Edorta Jimenezen testu poetikoekin. Bigarrena, 2007ko grabatuak, Salvador Puig Antich anarkista gogoan zuela eginak: Harresi ostean pareta, Koldo Izagirreren poema errezitatuekin eta Nora Ancarolaren bideoarekin. Kategoriak: literatura sarean. WordPress bitartez weberatua. […]
2010k2010 apirilak 15, 10:12
[…] Bigarrena, 2007ko grabatuak, Salvador Puig Antich anarkista gogoan zuela eginak: Harresi ostean pareta, Koldo Izagirreren poema errezitatuekin eta Nora Ancarolaren bideoarekin. […]