Harresi ostean pareta
(Salvador Puig Antich gogoan)

 

egilea:

Nora Ancarola

 

data:

2007 Udazkena

 

iraupena:

15 minutu

 

ekoizpena:

Barcenora eta MX Espai Arte Galeria

 

hizkuntza:

Euskara, azpitituluak katalanez

 

edukia:

Salvador Puig Antich 25 urteko anarkista kataluniarra garrotez exekutatu zuten 1974ko martxoaren 2an. Heriotza krudelak mindu egin zituen frankismoaren kontrako borrokan ziharduten gazteak. Zauria ez da itxi, errepresioa historia kolpeka dator gogora, sufrimenduaren taupadak datoz Erramun Landa artistaren lanetara, grabatu bilduma batera. Erramun Landak Harresi ostean pareta erakusketa egin du Bartzelonako MX Espai galerian 2007ko urrian, Koldo Izagirrek propio idatzitako hamar poemez ederturik. Nora Ancarola artista kataluniarrak, Landak lanerako asmatutako zirriborroez eta Izagirreren ahotsaz baliaturik sortu du bideo hau.