Abe 20 16

Leopold Sedar Senghorren
bi erretratu

Etxe oneko semea izanik, Leopold Sedar Senghorrek bide luzea egin ahal izan zuen ikasketetan, Afrikan aurrena, Europan gero. Parisen Revue du monde noir aldizkariko intelektualen ezagutza egin zuen, eta luze gabe sortu zuen L’Etudiant noir, afrikarrak zein antilarrak batzen zituena, Birago Diop eta Aime Cesaire besteak beste. Leo Frobenius etnologo alemanaren lanak irakurriz, afrikartasunaren ikuspegi liriko bat deskubritu zuten. Huraxe izango zen “negritude” kontzeptuaren oinarria, negrotasunaren abiapuntua. Presondegia pairatu zuen II. Mundu Gerlan. Itsasoaz Haraindiko Frantziaren Administrazio Eskolan hartu zuten irakasle 1945ean, eta han hasi zuen karrera politikoa: Senegal eskualdeko diputatua 1959 arte, eta Senegalgo Errepublikako lehendakaria 1960tik 1980ra. Bitarte honetan garrantzi bereziko poetika bat eraiki zuen, negrotasunaren erreferentzia nagusietakoa. Frankofoniaren eta mestizaiaren ideologoa, Senghorrek funtsezko lekua hartzen du mundu beltza zeharkatzen duten estrategia desberdinetan. Indar kontrajarrion argigarri eskaintzen dizkizuegu Leopold Sedar Senghor afrikarren ikuspegitik eta Leopold Sedar Senghor europarren ikuspegitik izendatu ditugun artikuluak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak