Ira 17 16

Lino Akesoloren lau artikulu

Orain hogeita bost urte hil zen Lino Akesolo irailak hamazazpi zituela. Obra  literariorik gabeko idazlea, ahanzturan galtzeko arriskuan dauzkagunen multzokoa genuke Julen Urkiza langile nekagaitzak egunkarietan eta aldizkarietan sakabanatuak zeuden Akesoloren artikuluak bildu ez ezik sarean irakurgarri paratu izan ez balitu. Edizio honi esker elizgizona ezagutzen ahal dugu noski, baina ez hori bakarrik.  Literaturzalea dugu Akesolo, asko irakurria da eta beti dago prest irakurriaren berri emateko, bereziki juzku txarrak deritzenak zuzentzearren, polemista baitugu, eta ahoan bilorik gabe zafratzen ditu poeta entziklopedikoa zein frantziskotar buruzagia. Zurikeriarik gabeko idazlea dugu Lino Akesolo, alegia, artikulugile garratz samarra. Horregatik dirateke hain irakurgarriak, besteak beste, bere prentsako lanetatik ez gutxi. Lau artikulu eskaintzen dizkizuegu, diogunaren erakusgarri.

Agenda

Efemerideak

Kritikak