Uzt 15 17
Gantzarain artea eta literaturaz Ean
Xabier Gantzarainek Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi hitzaldia egingo du uztailaren 15ean (larunbata) 11:00etan Ean, Eskolondoko liburutegian.
Uzt 15 17
Xabier Gantzarainek Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi hitzaldia egingo du uztailaren 15ean (larunbata) 11:00etan Ean, Eskolondoko liburutegian.
Uzt 14 17
Joseba Sarrionandiaren poemak galegoz errezitatuko ditu Isaac Xubinek uztailaren 14an (ostirala) 22:00etan Eako Eskolapen.
Uzt 14 17
Gabriel Arestiren poemen irakurraldia Erori da, erori da Gernika libre hura! egingo du Mikel Martinezek uztailaren 14an (ostirala) 20:30ean Eako Eskolapen.
Uzt 13 17
Eleberri eta itzulpen lan oihartzun handikoak eginagatik ere, bere idazle ibilbidearen hasieratik poesia landu izan du Joxe Austin Arrietak, bere obraren parte garrantzitsua dela. 1983an Arrotzarena liburuarekin plazaratu eta beste hainbat eman zituen argitara, eta isilaldi luzea egin zuen 2003az geroztik, 2016an Estalien gradora eman duen arte. Poesiarekiko jarrera apalez, poesiari omenaldia egingo balio bezala, lanketa formal handikoa da bere poesiagintza, eta baliabide linguistiko eta erreferentzial anitzek osatua. 2003an kaleratu zuen Orbaibar horren adibide, orain osorik irakur dezakezuena.
Uzt 07 17
Gabriel Arestik sarritan ekarri zuen Gernikako sarraskiaren oihartzuna bere poemetara; haietako konposizio zenbaiten irakurraldiarekin Mikel Martinez aktoreak abiatuko ditu asteburu honetan, uztailak 14-15-16, Eako Poesia Egunak. Isaac Xubinek Joseba Sarrionandiaren poemak errezitatuko ditu, Alfonsina Stornirenak Uxue Alberdik. Antzerki eta musika ikuskarian Lauaxetaren eta Garcia Lorcaren piezak entzungo ditugu. Eta haurrentzako poemak eskainiko dituzte Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Yolanda Arrietak. Asteburuko kontzertuak: Errime, Inun, Estomatolito.
Uzt 06 17
Nitasunetik idatzita egonagatik ere, hainbat poemaren hartzailea zu da. Poemena eta hitzena: “Nik idazten ditudan hitzak / nireak ez direlako / beste baten bihotzak / beretzen dituelako”. Hitzak ni horrengandik datozenak, ni horrek kanpoan ikusten duenari, bizi dituen hainbat momenturi kantatzen diona. “Poema bat orduan / pentsatu nuen / nahi nuela zuretzat / baina ez zegoen / nire baitan / zuretzako poemarik” idazten du Mirari Gacia de Cortazarrek Itzaleko hitzak poema-liburuan (BBK/Euskaltzaindia, 1995), baina agerikoa da poemak badituela, poemario hori osatzen dutenak, besteak beste. Lehenengo horren ondotik, gainera beste hiru ere kaleratu zituen. Osorik eskaintzen dizkizuegu lehen hitzok.
Eka 30 17
Juan Luis Zabalaren Ospa ipuin liburuaz berba egingo dute ekainaren 30ean (ostirala) 19:30ean Ea Eskolondon.

Eka 29 17
Juanjo Olasagarreren Poz aldrebesa nobelaz solas egingo dute ekainaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Eka 29 17
Unai Villenarekin Hauts haietatik nobelaz jardungo dute ekainaren 29an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.
Eka 29 17
Korrok aldizkarian egin zituen lehen agerpenak Josetxo Azkonak, itzulpenekin, poemekin, narrazio bat edo besterekin. 80ko hamarkadan. 90ekoan poeta ezagutu dugu. 1995eko Felipe Arrese Beitia poesia saria irabazi zuen Artius lanarekin, eta geroztik beste lau poema liburu kaleratu ditu, azkena duela hiru urte. Poema labur eta luzeagoak konbinatuz, gaietan ere intimoa bezala publikoa landuz, bere liburuetan gerora landu duen bidea jorratzeari ekin zion Artius-en. Orain osorik eskaintzen dizuegu.
Eka 25 17
Lauaxeta fusilatu eta bi urtera, Gorputz dago gudaria poema idatzi zuen Salbatore Mitxelenak. Hogeita hamar urte geroago, Gabriel Arestik ekarri zituen In Memoriam (1967) eta Ekainaren 26 egun (1970). Bernardo Atxagaren Lauaxeta gogoan 1976koa da, eta 1980an plazaratua Ibon Sarasolaren Lauaxeta paredoian. Xabier Montoiak 1983an idatzi zuen Orain dela, Saletxek Txori xotila txiunka, Omar Nabarrok 1986an Lied bat, Iñigo Aranbarrik 1987an Luma beltz-horidun tukana eta geroago Muxuka nazak. 1989an argitaratu ziren Eusebio Erkiagaren Ez zaitez Gernikara joan eta Gernikara noake. 1989koak dira baita ere Lauaxetaren betaurrekoak, Koldo Izagirrek konposatuak. Jose Luis Otamendiren Mendi-negarra eta Joseba Sarrionandiaren Olerkaria 1995ean irakurri genituen; 2003an Ignazio Aiestaranen Poesia Auschwitz eta Gernikan. Izango dira gehiago ere, hemen zerrendatzea guk ahantziak.
Esteban Urkiaga Lauaxeta fusilatu zutela 80 urte betetzen diren honetan gogora ekarri gura ditugu.
Eka 23 17
Dashiell Hammetten Maltako belatza aztertuko dute ekainaren 23an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakraken.
Eka 22 17
Aingeru Epaltzarekin Rock & Roll nobelaz jardungo dute ekainaren 22an (osteguna) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.
Eka 21 17
Annie Ernauxen Begira zenbat argi, maitea aztertuko dute ekainaren 21ean (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.
Eka 20 17
Pako Aristiren Arrotz eta eder poema liburuaz ariko dira ekainaren 20an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalde aretoan.
