Orain dela
XABIER MONTOIA
Anfetamiña, 1983
Orain dela berrogeita hamar urte
Gasteizen
Lauaxeta fusilatu omen zuten.
Gaur egun ere
jende ugari
aspertasunaren bala itogarrien pean
erortzen da
egunero.