Muxuka nazak
IÑIGO ARANBARRI
Dordokak eta Elurrak, 1989
Muxuka nazak Paul Celan
musuka itzak denboraren krisantemoak,
Lauaxetaren alua, Lizardirena.
Eta utz ezak azken bat
gure arnoaren behazunean.
Ez haugu aspaldian izan.
Azkenengoz baga baten sehaskan
oroitzen haut,
miraila eskuetan.
Eta ez huen hausterrik begietan.
|