|
Artius
BAGA: ZINTZARROTSAK
Urak harrotuta datoz urgaineko zapatarien azpitik. Urtegiko ateak zabalik!
* * *
Euri ttikia. Mila zatitan hautsi zen kazkabarra.
* * *
Urak eta ihiak zein harreman duten, halako hegaztiak aintziran.
* * *
Bat-bateko hotzikara: Gauaren blaustada Xorroxingo osinean.
* * *
Laino potolo bat atxiki zaio ibarrari. Goitik, kotoi itsasoa dirudi.
* * *
Luma batean bildu da txantxangorria kukua aditu orduko.
* * *
Borda barneko kadiraraino heldu dira elurmalutak. Teilatu zulotik, kerik ez.
* * *
Harriak bai, harriak. Eta urik gabeko alorren samina.
* * *
Goiko adarretan milizka dihardu eguzkiak, dastatzen nolakoa den lantxurdea.
* * *
Epaiaren mendetik itzuriz, biluzik irteten dira zuhaitzak negutik, azal gorritan.
* * *
Autza lankarraren menpe Baztanago!
* * *
Larreko zintzarrotsak. Mendiko polifonia findu gabea.
* * *
Ostatuz dago horbelean armiarma, tripa-zorriak eginak dituela.
* * *
Atzoko lagunak etsai dira gaurko erleak, hego haizea dela medio.
* * *
Zuhurtzia? Ziraun horrek daukana, segaren nondik norakoa doi asmatzean.
* * *
Mugarriak bezain geldirik dautza zaldi-behorrak. Agorrileko sargoria.
* * *
Amona mantalgorriaren bihotz nekeaz Asko daki kukuprakak.
* * *
Zisne luma batek talka egin du elurraren kontra. Oihartzun zuria.
* * *
Saguak tamaina hartu dio sugeari. Halere, kobe saguzaharra balitz!
* * *
Nondik zatoz zu, zizarea, Jainkoen gorotzez ugaldutako simaur kosmikotik ez bada?
* * *
Txinaurriek ez dute odolik, txirritak zurrupatu zielako aspaldi.
* * *
Hilobietatik lerroz lerro Abiatzen dira lertxunak Ilargiaren beste alderuntza.
* * *
Katakak dira nagusi Loiolako goietan. Lurpean, txindurri hegaldunik ez!
* * *
Jada ez dago Idirik uztartzeko, Abadiņoko tenpluan izan ezik.
Artius |