Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

BIGA: SUARI HAIZE EMANEZ

 

 

Zu eta ni

biok batera

bakarka

 

          * * *

 

Bide lehorretan barrena

non gutxien uste

hantxe zure begi umel parea.

 

          * * *

 

Soineko fina

ilargiak

soinean damaizuna.

 

          * * *

 

Nerbioiko ur uherrak zubipean,

eta zure begirada gardena

Arenalean.

 

          * * *

 

Gaur jakin dute

zure eskuek nolako

gizona naizen: asuna.

 

          * * *

 

Gizaseme andanaren eltzean

emazteki bat:

deblauki piztu da supazterra!

 

          * * *

 

Zure soinean bezala,

belazean ere

bada sendabelar gozoa.

 

          * * *

 

Neskatxaren bularrak nora

mutikoaren begiak hara.

Lehen orain beti bezala.

 

          * * *

 

Zure begietako asfaltoari

ernaldu zaio

nire galipotaren hazia

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996