Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

1995EKO HIL ALA BIZIKO URTARRILA

 

   Eta arazo eternalari

errotik heltzen diogun bitartean,

hosto lehorrek

krak egiten dute

goiko adarretan

zakar dabilen haizeak zurratuta.

 

   Dena da zuri

edo beltz,

 

   Kain edo Abel

   Idigoras edo Ordoņez

   Gonzalez edo Aznar

   ETA edo GAL

 

Auschwitz edo Disney Park,

 

   edo zu nire menpe zaitut nik

   edo ni estekaturik nauzu zuk.

 

Dena da zurikeria

negu honen gainean,

baldarrak dira

egun hauen oinkadak.

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996