Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996

 

 

NUNC FLUENS - NUNC STANS

 

Egunak apenas argitu orduko,

iheskorki joan zara nire eskuetatik:

   «Denbora estu nabil, laztana,

   mandatu bat egin beharra daukat».

 

Iturriko txorrotak tap-tap,

lurruna dario oraino kafe kikarari.

 

   Eta inoiz ez bezala somatu dut

nola erlojuak nire bihotz barrena

diodan kolpatzen, nire gorputza hozten

uda amaieran.

 

Behar dut nire pentsamendua geldiarazi

eta denbora ere geldituko da orduantxe.

 

Artius
Joxetxo Azkona

Euskaltzaindia / BBK, 1996