Gorputz dago gudaria
SALBATORE MITXELENA, 1939
Gorputz dago gudaria
Urkiolako maldan;
bekoki ameslariak
dizdiz eguzki galdan.
Bizkai guda izan zanetik
nolaz gorputz au eze?
Esaidazu artzai orrek
ikusi dezun eze.
Bart arrastiriz lau lamin
ega ziran onaño;
gudaria ortxe zegon
aldegin zuteneko...
Gorputz dago gudaria
Urkiolako maldan;
Maitagarriak agurtzen
dabilzkio egaldan.
Ta gaur goi andere batek
ederra bai ta argia!
burestuna jarri dio
urrebitxiz josia.
«Olerkari ta abertzale,
ziotsan Andereak
seme zaitut Olermenak,
ziñopa Euskereak!»
Gorputz dago gudaria
Urkiolako maldan.
Esaidazu artzai orrek
Lauaxeta ez al dan.
Ara an berriz lau lamiñak
dizdiz eguzkitara;
gorputza eramatera
bide datoz maldara.
Gipuzko, Napar, Bizkaian
barna an badaramate;
ta giputz, napar, bizkaitar
danak agurtzen dute!
Gorputz dago gudaria
Gazteiztik lapurtua
ta euskotarrak agurtu
ondoren biurtua!
|