Eka 21 12

Lauaxetaren obra sarean

Duela 75 urte, 1937ko ekainaren 25ean egunsentiko 5:39an fusilatu zuten Lauaxeta Gasteizko Santa Isabel hilerrian. Interneten emanak dituzu idazlearen lan garrantzitsuenak: Bide barrijak (1931), Arrats beran (1935), poema solteak (1925-1937), poema itzuliak (1927-1931) edo poesia kaiera (antologia); ipuin eta artikulu bilduma: Azalpenak; antzerkiak: Asarre-aldija (1931), Epaya (1932), eta itzulirik Maurice Maeterlincken Balbia (1932) eta Manu Sotaren Iru gudari (1933). E-book moldean ere doan dituzu Lauaxetaren zortzi ale Liburu Elektronikoa gunean. Lauaxeta berpiztu egin zuen Juan Luis Zabalak eta Agur, Euzkadi nobelako protagonista bilakatu 2000. urtean.

Eka 20 12

Poetek Lauaxetari

Lauaxeta fusilatu eta bi urtera, Gorputz dago gudaria poema idatzi zuen Salbatore Mitxelenak. Hogeita hamar urte geroago, Gabriel Arestik ekarri zituen In Memoriam (1967) eta Ekainaren 26 egun (1970). Bernardo Atxagaren Lauaxeta gogoan 1976koa da, eta 1980an plazaratua Ibon Sarasolaren Lauaxeta paredoian. Xabier Montoiak 1983an idatzi zuen Orain dela, Saletxek Txori xotila txiunka, Omar Nabarrok 1986an Lied bat, Iñigo Aranbarrik 1987an Luma beltz-horidun tukana eta geroago Muxuka nazak. 1989an argitaratu ziren Eusebio Erkiagaren Ez zaitez Gernikara joan eta Gernikara noake. 1989koak dira baita ere Lauaxetaren betaurrekoak, Koldo Izagirrek konposatuak. Jose Luis Otamendiren Mendi-negarra eta Joseba Sarrionandiaren Olerkaria 1995ean irakurri genituen; 2003an Ignazio Aiestaranen Poesia Auschwitz eta Gernikan. Izango dira gehiago ere, hemen zerrendatzea guk ahantziak.

Eka 19 12

Baita hondakinak ere Arrasaten

Iñigo Astizen Baita hondakinak ere poema liburuaz jardungo dute ekainaren 19an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kultur Aten.

Eka 15 12

Orbanak Ean

Pello Lizarralderen Orbanak nobelaz berba egingo dute ekainaren 15ean (ostirala) 19:30ean Eako HEA elkartean.

Eka 15 12

Ni, Vera Iruñean

Itxaso Martinen Ni, Vera nobela izango dute mintzagai ekainaren 15ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Eka 14 12

Ogi hutsa Lizarran

Mohamed Xukriren Ogi hutsa nobela aztertuko dute ekainaren 14an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Eka 14 12

Greta Markinan

Jasone Osororen Greta nobelaz berba egingo dute ekainaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Eka 14 12

Claudio Magrisen Mugak

Euskal herritarrak ongi ezagutzen ditu fronterak. Claudio Magris idazle italiarrak bere gogoetak eskaini zizkigun Mugak izeneko lanean (Koldo Bigurik 1995ean euskaratua). “Hamazortzi urte bete arte bizi izan naiz Triesten; umetxoa nintzenean, hura ez zen muga-hiria soilik, muga bera zela zirudien (…) Triesteko muga, gainera, Ekialdearekiko muga da eta, batez ere, zen; Carso aldean lagunekin jolas egitera joatean nire aurrean ikusten nuen hura zer eta Burdinazko Hesia zen (…) Hartaz harantzago Stalinen inperioko mundu neurrigabe, ezezagun eta mehatxagarria hasten zen”. Magrisentzat, muga anbiguoa da: batzuetan hurkoarekin elkartzeko zubia da, bestetan apartean egonarazteko hesia.

Eka 14 12

Zergatik panpox? Bilbon

Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox? nobelaren irakurketa jarraitua egingo dute ekainaren 14an (osteguna) 8:00etatik 20:00etara Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta.

Eka 13 12

Herio heroi Iurretan

Oier Guillanen Herio heroi antzerki irakurraldia egingo dute ekainaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Eka 13 12

Saski bete intxaur, Patziku Perurena

Patziku Perurenak Saski bete intxaur liburua aurkeztuko du ekainaren 13an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.

Eka 12 12

Leturiaren egunkari ezkutua Lazkaon

Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua nobelaren irakurraldia egingo dute ekainaren 12an (asteartea) goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara Lazkaoko Gerriko Txokoan.

Eka 11 12

Brodecken txostena Donostian

Philippe Claudelen Brodecken txostena nobela aztertuko dute ekainaren 11n (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Eka 11 12

Armiarmategian Igorren

Pablo Barriok Armiarmategian antzerki irakurraldia egingo du ekainaren 11n (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Eka 08 12

Udazkeneko lorea, Xabier Etxeberria

Xabier Etxeberriak Udazkeneko lorea nobela aurkeztuko du ekainaren 8an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak