Apirilaren 17an hamahiru urte beteko dira Aime Cesaire poeta eta aktibista martinikarra hil zela. 2014an, Munduko Poesia Kaierak bildumaren hastapenetan, haren antologia bat argitaratu zen, Iñigo Aranbarrik euskaratua. Beste poema batzuekin batera, Sorterriratze baten kaiera poema luzeak hartzen zuen toki nabarmena, Cesaireren obra enblematikoena baita berori, eldarnio modukoa, arnasa luzeko hordialdi poetikoa. Kritiko bezain autokritiko, beltzen egoera lazgarriaren salaketa. Aranbarrik berak erregistratu du Cesaireren ahotsa, ordubetetik gorako errezital berezian.
Mikel Laboak hiru ildotan sakondu zuen bere sormen lana: Herri kantagintzaren berreskurapen eta hedatzean, esperimentazioan (lekeitioak) eta idazleen testuen ahairetzean. Bere heriotzaren urteurrenarekin, musikatzeko aukeratu zituen testu batzuekin osatutako LP bat proposatzen dizuegu, jakinik Laboaren kantagintzak euskaldunon belaunaldi askoren imaginarioan duen eraginak mugatuegi ere bihur dezakeela, nork bere LPa duela.
Emari eta sakonera handiko ibaia harri batetik bestera jauzika zeharkatzeko ahaleginean irudikatu dugu Laboa. Gabriel Aresti musikatu zuen lehenik, artea artearen aldeko aldarri ozenarekin eta klase kontzientziatik euskal poesia modernitatera ekarri zuen hura, Ez Dok Amairun bidelagun izango zituen Artze eta Lete, Arestik itzulitako Brecht, Aresti aitapontekotzat izan zuen Atxaga, Atxagaren bandakide izan zen Sarrionandia. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza, gure hitzak esan, ez daitezela gal, ez daitezela ahaztu. Nekez uzte du bere sorterria, sustraiak han dituenak. Oroitzen zaitugunean…
OHARRA: Datak kantak argitaratu ziren urteei dagozkie, ez testuak sortu zirenekoei.
Martxoan argitaratu zuen Igor Estankonak bere bosgarren poema liburua: Moskito. Agerpen eta desagerpenean, adierazte eta ezkutatzean oinarritzen den unibertsoa da berea, lanbroak ezkutatutako poesia. Konfinamendua hasi baino bi egun lehenago aurkeztu zen liburua, eta salgai izango duzue gaurtik aurrera Euskal Herriko liburu-dendetan. Lau poema eskaintzen dizkizuegu egilearen beraren ahotsean, belarri gozagarri:
Aurtengo otsailean argitaratu zuen Jose Luis Otamendik bere orain arteko azken poema liburua: Disoluzio agiriak. Bizi dugun uneak beharrezko duen poesia molde berria proposatu zitzaigun poemotan. Oraingo honetan, egilearen beraren ahotsean, sei piezaren berrikustea eta gozatzea proposatzen dizuegu:
Datozen asteotan kaleratuko da Analfabetoa, Iñigo Astizen bigarren poema liburua. 2012an argitaratu zuen estreinakoa, Baita hondakinak ere. Orduko poemak oinarri hartuta, Hondakindegia eskaini zuen 2014an, Mikel Ayerberekin batera. Performancea ere izan zen errezital hartatik erreskatatu ditugu zortzi poemok:
Mikel Laboak hiru ildotan sakondu zuen bere sormen lana: Herri kantagintzaren berreskurapen eta hedatzean, esperimentazioan (lekeitioak) eta idazleen testuen ahairetzean. Bere heriotzaren 10. urteurren honetan, musikatzeko aukeratu zituen testu batzuekin osatutako LP bat proposatzen dizuegu, jakinik Laboaren kantagintzak euskaldunon belaunaldi askoren imaginarioan duen eraginak mugatuegi ere bihur dezakeela, nork bere LPa duela.
Emari eta sakonera handiko ibaia harri batetik bestera jauzika zeharkatzeko ahaleginean irudikatu dugu Laboa. Gabriel Aresti musikatu zuen lehenik, artea artearen aldeko aldarri ozenarekin eta klase kontzientziatik euskal poesia modernitatera ekarri zuen hura, Ez Dok Amairun bidelagun izango zituen Artze eta Lete, Arestik itzulitako Brecht, Aresti aitapontekotzat izan zuen Atxaga, Atxagaren bandakide izan zen Sarrionandia. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza, gure hitzak esan, ez daitezela gal, ez daitezela ahaztu. Nekez uzte du bere sorterria, sustraiak han dituenak. Oroitzen zaitugunean…
OHARRA: Datak kantak argitaratu ziren urteei dagozkie, ez testuak sortu zirenekoei.
Aurtengo udaberrian argitaratu zen Keinu konplizeak, Karlos Cid Abasoloren poema liburua. Oraingoan, poema haietako bost, audioz grabatuta entzun ditzakezu. Bestetik, Xabier Goik egindako itzulpenean, ingelesez ere irakur ditzakezu beste sei.
Hamar urtetik gorako ibilbidea dauka Irakurrieran irratsaioak, Bizkaia Irratiak astero eskaini ohi duena Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez. Saio horiek batik bat sortzaileekin izandako elkarrizketetan oinarritu izan dira. Horietako asko eta asko Hitzen uberan webgunean daude eskuragarri eta, horietatik abiatuta, 103 elkarrizketa estekatu ditugu Literaturaren Zubitegian. Ehunetik gora zubi berri, literaturaz areago gozatzeko.
Horra zerrenda: (gehiago…)
1969ko uztailaren 10ean hil zen Rikardo Arregi, auto istripuz, Bilbora Gabriel Arestirengana zihoala. Hileta elizkizuna Andoainen egin zen, egun batzuk geroago, eta ekitaldian hainbat lagunek hitza hartu zuten, Gabriel Arestik horien artean. Poema bat irakurri zuen, Auhenaren sentimendua, gerora Harrizko Herri Hau (Kriselu-Lur, 1970) liburuan argitaratu zuena. Poema irakurketa hori grabatu egin zuen Joseba Agirre Zugastik, eta orain ezagutu da grabazio hura. Gara egunkariak kaleratu du, eta hemen entzun dezakezu.
Duela hiru urte hil zen Pete Seeger kantaria. Orduko hartan hainbat kanta ekarri zizkion euskarari Josu Landak. Oraingoan sorta berri batekin dator Lou Topet, Harkaitz Canok euskaratutako 13 kanturekin. Loraldia jaialdian aurkeztuko dute datorren martxoaren 26an Bilboko Arriaga antzokian.