Ots 24 22
Ngugi wa Thiong’o Gerra garaiko ametsak Eskoriatzan
Ngugi wa Thiong’oren Gerra garaiko ametsak liburuari buruz berbetan arituko dira otsailaren 24an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean.
Ots 24 22
Ngugi wa Thiong’oren Gerra garaiko ametsak liburuari buruz berbetan arituko dira otsailaren 24an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean.
Ots 24 22
Leire Bilbao idazlearen Etxeko urak liburuari buruz arituko dira otsailaren 24an (osteguna) 17:30ean Azpeitiko Jabekuntza eskolan.

Ots 23 22
Katixa Agirre eta Irati Jimenezek Sorkuntzatik liburu-dendara: Nola egiten den idazle bat eta nola lan egiten du idazle batek hitzaldia eskainiko dute otsailaren 23an (asteazkena) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian.
Ots 23 22
Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Sarrigurengo Mozalarte elkartean. Gidaria: Mikel Antza.
Ots 23 22
Itxaro Borda eta Iban Zaldua arituko dira hizlari Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaren 10. urteurrenean. Eta emazteak zer? galdetuko du Bordak eta Martutene, esperimentu bat fikzioarekin hizpide hartuta Zaldua; otsailaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bilbon, Plaza barriko Euskaltzaindiaren areto nagusian. Martutene 10 urte.
Ots 22 22
Yan Lianke idazlearen Balou mendikateko balada hartuko dute hizketagai otsailaren 22an (asteartea) 19:00etan Andoaingo Bastero kulturgunean.
Ots 22 22
Goizane Aizpuruaren Izarak liburuari buruz arituko dira otsailaren 22an (asteartea) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.
Ots 22 22
Mari Asun Landa eta Juanjo Olasagarre arituko dira hizlari Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaren 10. urteurrenean. Irakurketa eta ebokazioa gaiaren gainean Landa eta Martutene, irakurketa bat hizpide hartuta Olasagarre; otsailaren 22ean (asteartea) 19:00etan Bilbon, Plaza barriko Euskaltzaindiaren areto nagusian. Martutene 10 urte.
Ots 22 22
Agota Kristofen Koaderno handia solasgai hartuko dute otsailaren 22an (asteartea) 18:00etan Aurizberriko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Ots 21 22
Katixa Agirre idazlea Maite Larburu musikariarekin arituko da Kax kax kax emanaldiarekin otsailaren 21ean (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian.
Ots 21 22
Pedro Alberdi eta Markos Zapiain arituko dira hizlari Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaren 10. urteurrenean. Fikzioaren hitzarmenak gaiaren gainean Alberdi eta Trauma eta transmisioa hizpide hartuta Zapiain; otsailaren 21ean (astelehena) 19:00etan Bilbon, Plaza barriko Euskaltzaindiaren areto nagusian. Martutene 10 urte.
Ots 20 22
Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat aurkeztuko du otsailaren 20an (igandea) 19:00etan Gasteizko Oihaneder euskararen etxeko klaustroan.
Ots 18 22
Karmelo Landarekin Bilbon dabil Gabriel Aresti izango dute berbagai otsailaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ots 17 22
Edorta Jimenezek Nikole Bijotzekua liburuari buruz berba egingo du otsailaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 17 22
Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute idazleak berak eta Aner Peritzek otsailaren 17an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
