Mar 01 22

Itzuliz usu mundua Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Bilbon

Gutun Zuria Bilboko letren nazioarteko jaialdia. Aurten itzulpengintza izango da jaialdiaren ardatza, eta mundua bera itzultzeaz arituko dira besteak beste. Itzuliz usu mundua izenburuko aurtengo ekitaldietan euskal idazle anitz izango ditu Gutun Zuria jaialdiak parte hartzaileen artean: Unai Elorriaga, Uxue Alberdi, Miren Agur Meabe, Beñat Sarasola eta Kirmen Uribe besteak beste.

Uxue Alberdi Aita, Aberria eta Patriarkatua gaiaren inguruan arituko da martxoaren 29an (asteartea) 17:30ean Bilboko Azkuna Zentroan.

Beñat Sarasola Mamuak liburuan: itzulpena pentsatzen mahainguruan arituko da martxoaren 30ean (asteazkena) 17:30ean Bilboko Alondegian.

Miren Agur Meabe eta Eduardo Moga Idazkuntza eta itzulpena: izurrak, puntadak, tolesak gaiari helduta arituko dira solasean marxoaren 31ean (osteguna) 19:00etan Bilboko AZko Auditorioan.

Aiora Jaka, Yannick Bédard, Uxue Alberdi eta Garazi Arrula berriz Itzultzaile berriak hizpide hartuta solastuko dira apirilaren 2an (larunbata) 12:00etan Bilboko AZko Auditorioan.

Unai Elorriaga idazleak ondoan izango ditu Xuan Bello asturiarra eta Yolanda Castaño galiziarra Autoitzulpena: bi eskuz idaztea aferari heltzeko, eta gidari Garazi Arrula editore, itzultzaile eta idazlea izango dute apirilaren 2an (larunbata) 17:30ean Bilboko AZko auditorioan.

Kirmen Uribe eta Sara Mesa Desbideratze amerikarra, Atlantikoaz haraindiko bi nobela hizpide hartuta arituko dira apirilaren 2an (larunbata) 19:00etan Bilboko AZko auditorioan.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak