Aza 24 06

Ezkatak Zarautzen

Leire Bilbaok Ezkatak poesia errezitaldia egingo du azaroaren 24an (ostirala) Zarauzko Arranoan.

Urr 07 06

Peter Panen bigarren atala?

Josu Landa

Asteon jakin dugu Peter Panen bigarren atala argitaratu berri dela, 22 hizkuntzatan, tartean euskaraz. Albistea irakurri nuenean, aski iratzarri gabeko nire neuronei bota nien gaizki ulertuaren errua, eta urrupada luzea egin zion kafesneari. Liburuaren egilea, J.M. Barrie, ez al zen bada aspaldi hil? Nola da posible hark bigarren zatia idatzi izana? Eskuizkribu galduren bat aurkituko ote zuten haren intimidadeko kajoietan? (gehiago…)

Eka 24 04

Sua gure poesian

Ariketa txiki bat egin dugu basquepoetry.eus guneko bilatzailean; San Juan eguna dela eta, sua idatzi dugu. 33 poema irakurtzeko aukera eman digu bilatzaileak. Haika mutil poemarekin hasi (XVIII- XIX mendeetako poema anonimoa) eta Jon Benitok 2001. urtean plazaratu Hautu txikiak bidea egiten du bitarteko poemak agertuko zaizkizu.

Mai 30 02

Literatur kritika eztaidagai Komatxo artean

“Komatxo artean” Herri Irratiko literatur saioan mahaingurua izango da maiatzaren 29an (asteazkena) 23:00etan. “Literatur kritika” da eztabaidarako gaia. Felipe Juaristi, Jon Kortazar eta Mari Jose Olaziregi dira solaskide gonbitatuak. Saioaren gidaria: Mikel Asurmendi. Literatur irratsaio honek hasitako ziklo berriaren baitan burutzeko lehenengoa da mahainguru hau. Eztabaida saioak hilero izango dira azken azteazkenean. Komatxo artean: Donostia, Loiola eta Gasteizko Herri Irratian.

Api 11 02

Komatxo artean irratsaioa eraberriturik

Asteazken gauero (23:10etatik-24:00etara) “Komatxo artean” literatura saioa izaten da Herri Irratian, Mikel Asurmendik zuzendu eta aurkeztua. Datorren astetik aurrera, saioa berritu egingo da eta astero idazle batekin solasaldia izango dute besteak beste. Datozen asteetako gonbidatuak Anjel Lertxundi eta Iban Zaldua dira. “Mentura dugun bitartean” liburuaz ariko da Lertxundi (apirilaren 17an) eta “Traizioak” izango du hizpide Zalduak (apirilaren 24an).

Api 04 02

Sautrela berriz ere aste honetan

ETBko literatura saioa den Sautrela datorren apirilaren 6an (larunbata) hasiko da eguerdiko informatiboaren ostean. Lehen programa honetan Martin Ugalderi buruzko erreportajeak eta Aurelia Arkotxari eginiko elkarrizketak osatuko dute saioa. Bigarrenean Iban Zaldua izango da elkarrizketatua. Aro berriko nobedadea Bernardo Atxagaren agerpena da, eta berak aukeratutako testu labur bat irakurriko du programa bakoitzean. Hasier Etxebarriak aurkeztutako programak orain arte bezala liburu bat izango du hizpide nagusia. Euskal liburuez gain noizean behin kanpoko erreferentziei kasu egingo diote.

Agenda

Efemerideak

Kritikak