Api 14 16

Jose Revueltasen
Inor gabeko hizkuntza

Erreferente handienetako bat da, Mexikoko egungo idazleentzat, Jose Revueltas. Ekintzaile politikoa,  langile eta nekazarien alde aritu zen. Eta hirutan eraman zuen jardun horrek espetxera, ezagunena 1968ko ikasleen matxinadaren karietara, Lecumberriko presondegi “izendun”era. Behartsuen,  indioen munduak, behe mailako planetek: prostituzioa, espetxea… isla zuzena daukate haren literatur lanean, eleberri eta ipuinek osatua batik bat. El Apando narrazio ezaguna, eta beste asko. Gidoigile ere lan handia egin zuen. Klase arteko tentsioaren salaketa bikaina dago Inor gabeko hizkuntza ipuinean, Iñigo Aranbarrik euskarara ekarri diguna, Armiarman eskaintzen duguna Revueltas hil zela 40 urte bete diren honetan. Ipuinaz gain, Lecumberriko espetxetik Octavio Pazi bidalitako gutun bat ere irakurgai daukazue.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak