Mar 15 16

Blas de Oteroren mendeurrena

Soil, baina boz goran, definitu zuen bere poetika: “Eskribitzen dudanean / hitz egiten dut“. Eta idatzi zuen ozen, aldarrika, eta hitz egin luma zorrotzez, Blas de Oterok. 1916ko martxoaren 15ean sortu zen Bilbon,  gaur 100 urte, eta XX. mendeko Espainiako poesiaren ahots inportanteenetakoa bihurtu zen, frankismopeko garai gogorrean. Lagun izandakoa, poetakide dei genezakeena, Gabriel Arestik haren hainbat poema euskaratu zituen, Egan aldizkarian argitaratuak 1960an eta 1962an. Denak bildu ditugu, eta hemen eskaintzen dizkizuegu. Orobat, Koldo Izagirrek euskaratu dituen poeta bilbotarraren 15 poema irakur ditzakezu.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak