Mar 04 16

Joxe Austin Arrietaren graffitiak

Nobela eta narrazio lanengatik ezagunagoa, itzulpen alorrean ere pieza bikain askoak eskainia, poeta ere badugu Joxe Austin Arrieta. 1983an Arrotzarena lana kaleratu zuenetik, poesiaren ildoa jorratzeari ez dio utzi, eta obra  sendoa osatu du, eta horren erakusle gaur hona dakargun Graffitien ganbara (Kutxa, 1996). Gaiez oparoa da poemarioa, eta hainbat eremutan marrazten dizkigu bere poemak. Lanabesa, hizkuntza, menderatzen du eta trebe darabil Arrietak, poema libreak eta neurtuak konbinatuz, erreferentzia unibertsaletatik gogoeta lokaletara inolako arazorik gabe jauzi eginez, beti ere graffiitiak marrazten dituen horman arrakalak bilatzeko daukan errebeldia sena utzi gabe.

Agenda

Efemerideak

Kritikak