Abe 02 15

Susa literatura argitaletxea Azokan

Barrenkale-ko 43-44-45 standetan izango da Susa Durangoko Azokan. Harkaitz Canoren Beti oporretan, Gotzon Barandiaranen Gidariaren okerra, Andoni Urzelairen Karanbola toxikoak eta Bea Salaberriren Baionak ez daki dira udazkenean argitaratu berri ditugun liburuak, Munduko Poesia Kaiera hauekin batera: Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Sena. Udaberrian plazaratu genituen: Koldo Izagirreren Lorea Gernika, andrazko bat, Markos Zapiainen Saizarbitoria eta iragana, Gaizka Zabarteren Jende desegokia, Mikel Antzaren Ametsak ere zain, eta Anne Sexton, Sophia de Mello, Gabriel Ferrater kaierak. Eskerrik asko urte osoan lanean lagundu diguzuen guztiei, bai liburuak atontzen bai Literatur Emailuak astero plazaratzen.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak