Urr 19 15

Harpa ehulearen balada

Oroz gain, gaztetasunaren eta emetasun erreboltatuaren ahots poetikoa dugu Edna St. Vincent Millay, sentibera, indartsu eta iradokitzaile. Xalotasuna eta sakontasuna baliatzen ditu, molde modernoak eta arkaikoak nahasten ditu emaitza harrigarritan. Tristura, heriotza, maitasunaren gazi-gozoa, natura hartu izan zituen kantagai. Intimista eta aldi berean munduari irekia, poema militante asko idatzi zituen Italia eta Espainia faxistak salatzeko, baina Lidiceren hilketa gailentzen da sail honetako poemetan (The Murder of Lidice, 1942), naziek Txekoslovakiako herrixka hartan egindako sarraskiaren dolua eta urradura. Aipatu xalotasunaren eta sakontasunaren eredu, molde klasiko eta modernoen adibide, Harpa ehulearen balada proposatzen dizuegu: amaren inmolazioa semearen alde… Lirikotasun jantzian, pobrearen patu madarikatua.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak