Ira 30 15

Ingeborg Bachmann, Eugenio Montale eta Jorge de Sena

Munduko Poesia Kaierak bildumak antologia berriak dakartza, 10-11-12 zenbakiak: Ingeborg Bachmann (1926-1973) Nagore Tolosak alemanetik itzulia, Eugenio Montale (1896-1981) Anjel Lertxundik italieratik eta Jorge de Sena (1919-1978) Rikardo Arregik portugesetik. Hiru kaierak urriaren 1ean aurkeztuko dituzte jendaurrean Donostiako Garoan 12:00etan, eta urriaren 2an Montaleren poemen irakurraldia egingo du Lertxundik Zarautzen. Bachmannen poesian konstante bat da hizkuntzarekiko eta bere mugei buruzko kezka, eta horrekin loturik, egiari buruzkoa. Nobel saria izandako Montale, ildo sinbolista onenean kokaturik, apartekoa da giro eta sentsazioak gogora ekartzen. Senaren obra mundu zabaleko leku, giro eta pertsonaiaz mukuru dago, bera ere erbesteraturik bizi izan zenez.

Agenda

Efemerideak

Kritikak