Ira 22 15

Yehuda Amichairen eresia

Alemaniatik Palestinara lekutu zen familia 1935ean, eta jainkozko juduen lurraldean  utzi zion erlijioari eta fedeari Yehuda Amichai gazteak, 2000ko irailaren 22an hil zenak. Gurazko gudari engaiatu zen 1942ean britainiarrekin, juduen brigadan. Halako batean, konpainien artean liburutegi mobilarena egiten zuen kamioia lehertu zen bere ondoan: Eliot, Auden, Dylan Thomas jaso zituen lurretik. Haiek irakurriz, kutsatu egin zen. Bigarren Mundu Gerla amaiturik Palmach-en sartu zen 1948an, Israelen sorrerako mugimendu armatuan. Gerla eta gerlak dakarren galera garrantzi handiko gaiak ditu: heroien eta epikaren aroa gainditu zuen belaunaldiaren abiapuntua izan zen 1955ean agertutako Amichairen lehen liburua, Orain eta beste egun batzuetan. Hurkoak, besteak, lagun hilak edo oinazeak eraikitzen du nitasuna, eta egunerokoa da paisaia, ez iragana edo Biblia edo etorkizuna edo zoriontasun ofiziala. Bestea onartzeko hainbeste arazo dituen Israelgo gizartean «bakearen fanatikoa», elkarrizketaren eta elkar-bizitzaren borrokalaria izan genuen Yehuda Amichai, hebreerazko poesia modernoaren autore garrantzizkoenetako bat. Hona haren Gerlan hildakoen eresia.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak