Abu 24 15

Sergei Dovlatoven Konpromisoa

Ironiaren luma zorrotza lagun, Sobietar Batasuneko gizartearen erretratu latza egin zuen, hainbat lanetan, Sergei Dovlatovek. Gaur 25 urte, 1990eko abuztuaren 24an hil Zen New Yorken, nora erbesteratua baitzen SESBean bizimodua zaildu zitzaionean. Errusiar literaturako XX. mendearen bigarren erdialdeko idazle inportantea, kazetaria, bere liburuak atzerrian argitaratu ziren —samizdat-ean Sobiertar Batasunean—  eta han erdietsi lehenik ospea. Bi liburu irakur dakizkioke euskaraz, Amaia Apalauza Ollok berriki euskaratutako Maleta, Literatura Unibertsaleko bildumaren baitakoa; eta 2008an Iker Sanchok euskaratu zuen Konpromisoa, Hiriak argitaratu eta orain osorik eskaintzen dizueguna.

Agenda

Efemerideak

Kritikak