Abu 12 15

Thomas Mannen
Burdinbideko istripua

Abuztuaren 12an hirurogei urte dira Thomas Mann handia hil zela. Honen kariaz Das Eisenbahnunglück eskaintzen dizuegu, Burdinbideko istripua, 1909an argitaratu zuen lan laburretako bat. Gertakari xume horixe deskribatzen digu lehen pertsonan, istripu beldurgarri baina biktimarik gabeko bat. Narratzailearen ikuspuntua hotza da, objektiboa, eta irakurleari uzten dio ondorioak ateratzeko lana. Hala egin behar genuke guk ere, egia da, baina istripua dugula hizpide, makulu bana eskainiko diogu (ezker eta eskuin) geureari: ez uste narratzailea izugarri zintzo ari denik, izugarri gaizto baizik, eta egizue kontu trena izan litekeela gizartearen isla bere egituran eta bere zerbitzarietan (baita bere bidaiarietan ere… idazlea barne!). Barka ezazue.

Agenda

Efemerideak

Kritikak